Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian KAMERATOIA Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya lehiaketan izena emateko epea zabalik.
Erabiltzailearen akzioak

KAMERATOIA Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya lehiaketan izena emateko epea zabalik.

2012/03/27 - Unibertsitatea.net
Euskal Herriko VIII. Ikus-Entzunezkoen Rallya antolatu du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Gernika-Lumoko Udaleko Kultur Etxearekin batera.

Kameratoia maiatzaren 12tik 26ra bitartean izango da Gernika-Lumon, eta lehiaketaren helburu nagusiak gazte euskaldunen sormena eta ekoizpen artistikoa bultzatzea dira.

Kameratoilariek maiatzaren 12an izango dute lehen hitzordua bideoak egiteko gaia eta islatu beharreko irudien zerrenda denek batera jasotzeko. Hortik hasita, bost eguneko epea izango dute kameratoilariek bideoa pentsatu, egin eta aurkezteko. Beranduenez ere maiatzaren 17 eguerdian aurkeztu beharko dituzte bideoak, eta orduan hasiko da epaimahaiaren lana.

Aurreko edizioetan bezala, epaileek hiru sari emango dituzte: 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak.

Maiatzaren 26an, epaimahaiaren ebazpena ezagutu ondoren Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan sortutako lan guztiak ikusteko aukera izango da, eta irabazleen izenak ere jakinaraziko dira.

Izena emateko azken eguna apirilaren 27a da, horretarako fitxa hau bete behar da.

Lehiaketaren baldintzak eta informazio guztia www.kameratoia.com gunean.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari