Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya, Durangoko Azokan ospatuko da aurten

Dokumentuaren akzioak

Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya, Durangoko Azokan ospatuko da aurten

2013/10/28 - Unibertsitatea.net
48 ordutan film labur bat egitea da lehiaketaren erronka eta 18-35 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta.

Topaguneak antolatzen duen Kameratoia lehiaketaren 9. edizioa Durangoko Azokan ospatuko da aurten.

Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyak gazte euskaldunen sormena bultzatzea eta ekoizpen artistikoa gizarteratzea lortu nahi du. 48 ordutan film labur bat egitea da erronka eta 18-35 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta.

Durangoko Azokako Irudienea guneak hartuko du aurtengo lehiaketa abenduaren 6tik 8ra eta parte hartzeko izena eman beharra dago azaroaren 22a baino lehen.

Hemen duzue ekimenerako atera duten bideoa.