Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya

Dokumentuaren akzioak

Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya

2011/06/21 - Unibertsitatea.net

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyaren 6. edizioa antolatu du Lemoizeko, Sopelanako eta Urdulizeko Udalekin eta Uribe Kostako mankomunitatearekin batera.

Lehiaketaren helburua da gazte euskaldunen sormena bultzatzea eta horretarako bost egunetako epea dute ikus-entzunezko lan bat egiteko. Alegia, lan baten gidoia idazteko, irudiak grabatzeko, edizio lanak burutzeko eta jendaurrean aurkezteko.

Izena emateko epea ekainaren 24an bukatzen da eta informazio guztia Kameratoia gunean aurkitu dezakezu.