Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kalifornian omen dago munduko unibertsitaterik onena

Dokumentuaren akzioak

Kalifornian omen dago munduko unibertsitaterik onena

2011/10/06 - Unibertsitatea.net
Azterketa "Times Higher Education" aldizkari britainiar ospetsuak egin du eta munduko 400 unibertsitate onenen artean ez dago Euskal Herrikorik.

Times Higher Education (THE) aldizkari britainiar ospetsuak 2011/2012 ikasturteko munduko unibertsitate onenen ranking-a kaleratu du.

Aurten lehenengo postua Caltech-ek (California Institute of Technology) lortu du eta urteetan lehenengo postua mantendu duen Harvard University bigarren postuan geratu da.

Caltech-ek aurten %13 gehiago inbertitu du ikerketan eta hauxe izan omen da sailkapenean gora egitearen arrazoietako bat. Unibertsitatea Pasadena-n dago, Los Angeles kanpoaldean eta urteko matrikula 28.000 euro ingurukoa den arren 5.000 bat matrikula eskari jasotzen ditu urtero.

Munduko unibertsitate onenen rankinean 400 unibertsitate ageri dira eta beraien artean ez dago Euskal Herrikorik.