Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kafearen kontsumoa eta hilkortasuna

Dokumentuaren akzioak

Kafearen kontsumoa eta hilkortasuna

2018/12/04 - Unibertsitatea.net
Kafearen ohiko kontsumoak hilkortasuna gutxitzen duela ondorioztatu dute Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileek.
Kafearen kontsumoa eta hilkortasuna

(Irudia: CCO Creative Commons. Iturria: Pixabay)

Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileek kafearen ohiko kontsumoak hilkortasuna gutxitzen duela ondorioztatu dute.

Ikerketa 10 urtetan zehar batutako 20.000 boluntarioren datuekin gauzatu dute. Kafeak epe luzera hipertentsiorik sortzen ez zuela bazekiten, baita propietate Kafea sustantzia asko dituen nahaste konplexu bat da eta hauetatik askok propietate antioxidatzaileak eta antiinflamatorio interesgarriak dituela.

Baina orain hilkortasuna gutxitzen duela jakin da. Gainera, kafearen onurak eragina du kafeinadun edo kafeina gabeko kafea kontsumituta, baita deskafeinatua hartuta makinakoa zein disolbagarria. Onurak egunean 4-6 kikara hartuta ere mantentzen dira.

Iturria: Nafarroako Unibertsitatea.