Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kafe hondarren propietate antioxidatzailea ikertu dute

Dokumentuaren akzioak

Kafe hondarren propietate antioxidatzailea ikertu dute

2013/01/14 - Unibertsitatea.net
Kafe hondarrei oso erabilera txikia ematen zaie eta urtean sortzen diren 20 miloi tona kafe hondarren gehiengoak zakarretan bukatzen du.

Nafarroako Unibertsitateko María Paz de Peña irakaslearen ikerketak kafeak uzten duen hondarra antioxidatzaile-iturri oso aberatsa dela ondorioztatu du.

Hondar hauei ematen zaien erabilera oso txikia da, etxeetan landareentzako jangai edo intsektuak uxatzeko produktu lez erabiltzen da edo ongarri moduan ere komertzializatzen da.

Hala ere, urtean sortzen diren 20 miloi tona kafe hondarren gehiengoak zakarretan bukatzen du. Berrerabiltzeak gainera hondakin organikoak murrizten eta ingurugiroa hobetzen lagunduko luke.