Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Julio Lafuente berriz hautatu dute UPNA/NUPeko errektore

Dokumentuaren akzioak

Julio Lafuente berriz hautatu dute UPNA/NUPeko errektore

2011/06/06 - Unibertsitatea.net

UPNA/NUPeko komunitate unibertsitarioak egindako botazioak Julio Lafuente izendatu du berriz ere unibertsitateko errektore.

9.419 pertsona zeuden apirilean egin zen botaziora deituta, hauetatik 7.898 ikasleak, 1.031 irakasleak eta ikertzaileak eta 490 administrazioko eta zerbitzuetako langileak.

Hautagaiak Julio Lafuente (Aljebra Saileko Katedraduna) eta Rafael Lara (Merkataritza-Zuzenbideko Saileko Katedraduna) ziren eta lehenak irabazi du botoen %57,92a eskuratuta.

Lafuentek bozkatu zuten irakasle, ikerlari eta administrazio eta zerbitzuetako langileen babesa lortu du batik bat eta Rafael Lara hautagaiak berriz ikasleena.

Joan den ostiralean (ekainak 3) hartu du berriz ere Lafuentek errektore kargua.