Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Juan San Martin bekan parte hartzeko epea ostiralean amaitzen da
Erabiltzailearen akzioak

Juan San Martin bekan parte hartzeko epea ostiralean amaitzen da

2013/10/07 - Unibertsitatea.net
Aurtengo bekaren ikerketa esparrua KAZETARITZA da, iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da eta saria berriz, 9.000€koa.

Eibarko Udalak eta UEUk antolatutako Juan San Martin bekaren 11. deialdian parte hartzeko aukera ostiralean amaituko da, urriak 11.

Euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskaltzalea eta ikertzailea omentzeko antolatzen da eta 2013ko ikerketa esparrua KAZETARITZA da.

Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetetakoa da eta saria 9.000€koa. Oinarriak ikusteko jo Juan San Martin Beka: 2013ko deialdia gunera.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari