Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Juan San Martin bekaren aurtengo ikerketa-esparrua kazetaritza izango da

Dokumentuaren akzioak

Juan San Martin bekaren aurtengo ikerketa-esparrua kazetaritza izango da

2013/04/23 - Unibertsitatea.net
Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa da eta saria 9.000€koa.

Eibarko Udalak eta UEUk 11. Juan San Martin bekaren deialdia egin dute. Euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskaltzalea eta ikertzailea omentzeko antolatzen da eta aurtengo ikerketa esparrua KAZETARITZA da.

Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetetakoa da eta saria 9.000€koa. Eskaerak irailaren 1etik urriaren 11ra bitartean egin behar dira.

Oinarriak ikusteko ireki XI. Juan San Martin Beka 2013 PDFa.