Dokumentuaren akzioak
IX. Juan San Martin bekak badu irabazlea
2009/12/09 - Unibertsitatea.net
Euskarazko ikerketa sustatzeko urtero antolatzen du Eibarko Udalak UEUren laguntzarekin Juan San Martin beka.
Bederatzigarren edizioa izan da aurtengoa eta ikerketa-esparrua artea.
10 lan aurkeztu dira eta irabazlea UPV/EHUko Artearen Historia Saileko irakaslea den Francisco Javier Muñoz Fernandez izan da. Beka "Gerra osteko Euskal Herriaren eraikitzea. Eibarko berrikuntza lanak" ikertzeko izango da.