Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 9. Juan San Martin Bekako ikerlana eskuragarri Buruxkak-en: "Gerraosteko Euskal Herriaren eraikitzea- Eibarko berreraikuntza (1937-1957)"

Dokumentuaren akzioak

9. Juan San Martin Bekako ikerlana eskuragarri Buruxkak-en: "Gerraosteko Euskal Herriaren eraikitzea- Eibarko berreraikuntza (1937-1957)"

2013/11/07 - Unibertsitatea.net
2009koa izan zen 9. edizioa eta bekaren ikerketa-esparrua artea. Beka Francisco Javier Muñoz Fernandezi (UPV/EHUko Artearen Historia Saileko irakaslea) esleitu zitzaion.

Euskarazko ikerketa sustatzeko urtero antolatzen dute Eibarko Udalak eta UEUk Juan San Martin Beka.

2009koa 9. edizioa izan zen eta bekaren ikerketa-esparrua artea. 10 lan aurkeztu ziren eta beka Francisco Javier Muñoz Fernandezi (UPV/EHUko Artearen Historia Saileko irakaslea) esleitu zitzaion "Gerra osteko Euskal Herriaren eraikitzea. Eibarko berrikuntza lanak" ikertzeko.

Orain, ikerketa horren emaitza liburu batean jaso da eta doan eskuratu daiteke Buruxkak Liburutegi Digitalean: Gerraosteko Euskal Herriaren eraikitzea- Eibarko berreraikuntza (1937-1957)

Hauxe Buruxkak-en lanari buruz jaso dena:

1937an, Gerra Zibilarekin, Eibarko udalerri populatu eta industriala partzialki txikituta geratu zen. Jarraian, inprobisatuki, nahasketan, koordinazio eta baliabiderik gabe, erakundeek eta partikularrek berreraikuntza antzu eta geldoa hasi zuten, 1938tik 1957ra bitartean «Dirección General de Regiones Devastadas y Reparaciones» estatuaren instituzio berriak kontrolatu eta zuzendu zuena. 1940an Regiones Devastadas-ek egin zuen berreraikuntza-planaren ardatza herria zeharkatzen zuen Ego ibaiaren estaltze eta bideratzea izan zen. Espazio gehiago irabazi nahi zen zabaltzeko aukerarik ez zuen udalerriarentzat, eta hiribildu berria modu erregular, higieniko eta dentso baten arabera urbanizatu.

Planak Eibarren garrantzi industriala bermatu zuen. Alabaina, instituzioek ez zuten aurreikusi, ez eta garaiz erreakzionatu ere, espazio-gabezia eta industriak bideratuta, gero eta garrantzitsuagoa zen hazkunde ekonomiko eta demografikoaren aurrean. Ondorioz, berreraikuntza-plana berehala zaharkitu eta desegoki bihurtu zen, eta herriak behar zituen industria, etxebizitza eta zerbitzuak desiragarria ez zen erritmoan eta espazioetan eraiki ziren, nagusiki, industriaren eta ekonomiaren garapenaren interesei jarraituz. Eta hala, gehiegizkoak eta desegokiak ziren industria eta etxebizitzen pilaketa izan zen nagusi, defizitarioak eta garapen ez-jasangarri baten arabera antolatu ziren zerbitzu, komunikazio eta urbanizazioekin batera, egungo hiribilduaren konfigurazioa ezarriz.