Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Joseba Felix Tobar-Arbulu: “Krisia induzitua izan da”
Erabiltzailearen akzioak

Joseba Felix Tobar-Arbulu: “Krisia induzitua izan da”

2012/05/30 - unibertsitate.net
UEUko Ekonomia Sailak egungo makro-krisiari buruzko hitzaldi dibulgatiboa antolatu du.

Udako Euskal Unibertsitateak buru belarri sartuta dago Udako Ikastaroak antolatzen. Gainera aurten 40. urteurrena ospatzen dute. Berrogei urte lanean eta berrogei ikastaro urtebetetzea ospatzeko. Horrez gain, ikastaroetatik kanpo hitzaldi dibulgatiboak antolatzea erabaki du. Guztion intereseko gaiak jorratzen dituztenak eta publiko anitz bati zuzenduak daudenak. Lehen saiorako aukeratutako data ekainaren 4a da, ordua 18:30ak eta tokia Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa aretoa. Gaia, egunero hedabideetan entzuten dugun hitza da; krisia.

 

Egungo makro krisi ekonomikoa, politikoa, soziala... gogor kolpatu du Euskal Herria. UEU ere gogor erasotua izan da. Hala ere, une gogorretatik indartuta irteteko gaitasuna duela erakutsi du eta jarrera proaktibo horri jarraituz, UEUko Ekonomia Sailak egungo makro-krisiari buruzko hitzaldi-dibulgatiboa antolatzea erabaki du. Gizarte-eraldaketa beharrezkoa den heinean, prozesu horri begira ekarpen xumea egin nahi du Udako Euskal Unibertsitateak. Ikuspegi kritiko batetik, goi mailako formakuntza eskaini nahi dute. Euskal gizarteari zuzendua, euskaraz eta euskal gizartearen beharrizanei egokitua. Horretarako, UEUko Ekonomia Sailkidea den Joseba Felix Tobar-Arbuluk bere ikerketa lana aurkeztuko du; Krisia induzitua izan da.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari