Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Jesus Ugalde Kimika fisikoko katedradunaren hitzaldia Donostian: "Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai?"

Dokumentuaren akzioak

Jesus Ugalde Kimika fisikoko katedradunaren hitzaldia Donostian: "Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai?"

2014/10/30 - Unibertsitatea.net
Hitzaldia azaroaren 4an izango da arratsaldeko 19.30etan, Donostian.

Jesus Ugalde UPV/EHUko Kimika fisikoko katedradunak hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, Donostian.

"Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai?" abesti ezagunaren letraren ildotik izaera honetako galderei erantzuna emango die katedradunak.

Hitzaldia DIPCk eta Donostiakulturak antolatu dute eta azaroaren 4an (asteartea) izango da arratsaldeko 19.30etan Ernest Lluch KEko Areto Nagusian (sarrera Anoeta estadioko 8. ate ondoan). Hitzaldia euskaraz izango da eta sarrera irekia izango da lekuak bete arte.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak elkarrizketatu zuen katedraduna "Zientzialari" atalean. Hona hemen:

(Iturria: DonostiaKultura)