Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Jean-Marie Lehnek hitzaldi bat emango du Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Jean-Marie Lehnek hitzaldi bat emango du Bilbon

2015/03/09 - Unibertsitatea.net
Jean-Marie Lhen Kimikako Nobel saridunak hitzaldi bat emango du bihar Bilboko Guggenheim museoko areto nagusian.

Bihar, martxoak 10, Jean-Marie Lhenek kimikaren inguruko eta orokorrean zientziaren inguruko zenbait gogoeta kontzeptual partekatuko ditu publikoarekin Bilboko Guggenheim museoan. Areto nagusian jazoko da 19:30etan eta sarrera doakoa eta librea izango da edukiera bete arte. Hitzaldiari dagokionez, ingelesez izango da, hala ere, itzulpen zerbitzua izango da euskaraz eta gazteleraz.

Frantzian aurkitzen den Rosheim herrian jaio zen Lehn eta Strasbourgeko Unibertsitatean burutu zituen Kimika ikasketak. Doktore-tesia egin ostean, Hardvardeko Unibertsitatean eman zuen urte bete B12 bitaminaren sintesi kimikoa garatzen. 1970ean kimikako irakasle izendatu zuten Strasbourgeko Unibertsitatean, handik hamar urtera ordea, Parisko Collège de France ospetsuan irakasle bezala jarduteko. Nobel Saria jaso zuen 1987an, Charles J. Pedersenekin eta Donald-James Cramekin batera antzemate molekularraren oinarri kimikoaren inguruan egindako ikerketengatik.

Arlo desberdinetako publikoan eskaintzen dituen hitzaldietan, bere ideiak azaltzerako orduan erakusten duen erraztasuna eta argitasuna azpimarratu daiteke, hizlari paregabetzat hartua da. Ez dago hitzaldian izenik eman beharrik, bertaratu eta aretoa guztiz beteta ez badago sartzeko aukera izango duzu.