Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Jean Haritxelar katedra sortu dute Bordelen

Dokumentuaren akzioak

Jean Haritxelar katedra sortu dute Bordelen

2016/09/15 - unibertsitatea.net
Katedra berri honek Jean Haritxelarrek ikerketa eremu izan zituen ikasketak -bereziki literatura eta linguistika- sutatzea du helburu
Jean Haritxelar katedra sortu dute Bordelen

Hélène Vélasco-Graciet eta Mari Jose Olaziregi sinadura ekitaldian. ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Etxepare Euskal Institutuak eta Bordeleko Université Bordeaux Montaigne unibertsitateak hitzarmen bat sinatu berri dute, euskal ikasketak bertan sustatzeko. Akordio horri esker Jean Haritschelhar katedra jarriko dute abian 2017an.

Katedra berri honek Jean Haritxelarrek ikerketa eremu izan zituen ikasketak -bereziki literatura eta linguistika- sutatzea du helburu.Haritxelarren beraren "izpiritu izan ziren nazioarteko eta mugaz gaindiko harremanak" bereziki zainduz Etxepare Euskal Institutuaren arabera. Eleaniztasuna izango du ardatz lehen programak eta UPV/EHUn zein Baionako IKER ikerketa gunean izango dira hitzaldi eta eskolak.