Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Jaurlaritzak 677 gazte unibertsitario kontratatuko ditu 2012an beka sistemen bidez
Erabiltzailearen akzioak

Jaurlaritzak 677 gazte unibertsitario kontratatuko ditu 2012an beka sistemen bidez

2011/11/16 - Unibertsitatea.net
Talentu ihesaldiak ekiditeko asmoz, Jaurlaritzak beka plangintza bideratuko du 2012an. 15 milioi inbertituko ditu 677 gazte unibertsitarioen formazioa laguntzeko. Bekak kontratu gisa gauzatuko dira eta gizarte segurantzan kotizatuko dute.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2012an gazte ikerlarien formazioa  bultzatu eta beste herrialde batzuetara ihesaldiak saihesteko asmoz, lan kontratu motako beka sistema ezarriko du. Sistema hau inbertsio bezala planteatzen du Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordea den Pedro Luis Ariasek: "etorkizunean gazte hauek izango baitira gure enpresa eta unibertsitateetako berrikuntza arloko buruak."

Beken zenbatekoa, bataz beste, 15.300 € eta 22.600 € artekoa izango da. Bekadunen aukeraketa gauzatu da eta diruz lagunduko dira jasotako eskarien %40a. Laguntzen hartzaileen %80ak ikerketa-proiektua martxan du jada eta %20ak graduondoko bat hasiko du 2011/2012 ikasturtean. Horrez gain, %82a bertoko unibertsitateetan arituko da ikertzen eta gainontzekoak atzerrira joango dira.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari