Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademia sortu da

Dokumentuaren akzioak

Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademia sortu da

2007/10/26 - Unibertsitatea.net
Akademiako 25 kideen artean daude besteak beste Jesus Altuna antropologoa, Bernardo Atxaga idazlea, Montxo Armendariz zinemagilea, Enrique Zuazua Matematika Aplikatuko aditua eta Rafael Moneo arkitektoa.

Eusko Ikaskuntzak maila goreneko erakunde aholkularia sortu du, euskal gizartearentzat erreferentziazko foroa izango den Akademia: Jakiunde.

Akademian entzute handiko euskal gizarteko 25 kide batu dira (gehienez 31k osatuko dute taldea) eta lehendakaria Pedro Miguel Etxenike fisikaria da.

Jakiunderen helburua da, kide hauek elkarrekin hausnartzea eta iritziak ematea, beti ere euskal letrek, zientziek eta arteek datozen urteotan hartu beharko luketen bidea hizpide hartuta.