Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Jakintzaren bidea" martxaren lehenengo edizioa igandean izango da

Dokumentuaren akzioak

"Jakintzaren bidea" martxaren lehenengo edizioa igandean izango da

2007/10/18 - Unibertsitatea.net
Martxaren helburuak dira UPV/EHU eta Zamudioko Parke Teknologikoa sinbolikoki lotzea, beraien inguruak jendeari ezagutaraztea eta jarduera fisiko osasungarria sustatzea.
UPV/EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordetzak eta Zamudioko Parke Teknologikoko langileen elkarteak, AISIATEK, Jakintzaren Bidearen lehenengo edizioa antolatu dute igande honetan (urriak 21).

Ibilaldia 20 kilometrokoa izango da eta Leioako campusetik Zamudiotik Parke Teknologikora joango da.

Izen ematea doakoa da eta UPV/EHUko Bizkaiko Kirol Zerbitzuan, Sarrikoko Informazio Bulegoan edo helbide honetara idatziz rovdepor@lg.ehu.es eman dezakezu.