Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Jakien gaineko esperimentu baterako boluntarioak behar ditu Nafarroako Unibertsitateak
Erabiltzailearen akzioak

Jakien gaineko esperimentu baterako boluntarioak behar ditu Nafarroako Unibertsitateak

2008/12/09 - Unibertsitatea.net

Nafarroako Unibertsitateak jaki funtzionalen gaineko Euroinnova Navarra azterketa jarriko du martxan eta boluntarioak behar ditu.

Azterketarako pisu normala, gehiegizkoa eta obesitatea duten pertsonak behar dituzte eta esperimenturako sortutako dieta orekatu eta kontrolatuak jarraitu beharko dituzte.

Honekin, jaki funtzionalek elikatzeaz gain duten balio gehigarria zientifikoki frogatu nahi dute gero hauek hainbat gaixotasunen prebentzioan eta tratamenduan erabiltzeko (obesitatea, kolesterola, diabetea...).

Boluntario izateko 650.669.388 telefonora deitu behar da edo voluntariosnut@unav.es helbidera idatzi.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari