Edukira salto egin Salto egin nabigazioara

Unibertsitatea.net

Atalak
Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Pestizida kimikoen ordez organismo bizidunak

Pestizida kimikoen ordez organismo bizidunak

UPNA/NUPn (Iruñean) izurrien eta gaixotasunen kontrol biologikoaren etorkizunari buruz eztabaidatuko da egunotan. Hain zuzen, bestelako organismo baten populazioa kontrolatzeko pestizida kimikoen ordez organismo bizidunak erabiltzeaz.

Ekainaren 22tik 25era egingo da eta 12 bat herrialdetako 150 adituk parte hartuko dute. Hauek, izurrien aurka kontrol biologikoa erabiltzearen onurez hitz egingo dute. Izan ere, elikaduraren segurtasun handiagoa eskaintzen dute eta ez diote ingurumenari erasotzen.