Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Arte erakusketa Izuran
Erabiltzailearen akzioak

Arte erakusketa Izuran

2007/07/16 - Unibertsitatea.net
Baserrian ere kulturak bere lekua duelako uda guztian zehar izango da arte erakusketa Izuran.
Nafarroa Beherako Izura herrian Koldobika Jauregi zizelkariaren eta Xabier Morras margolariaren obrak ikusteko aukera egongo da. Bi belaunaldi eta bi mugimendu ordezkatzen dituzte.

Xabier Morras Londres eta New Yorken hazia da eta bere obrak serigrafia, oliozko pintura eta materiaren distirak nahasiz gauzatzen ditu.

Koldobika Jauregi gaurko espresionismo abstraktuaren euskal ordezkari nagusia da. Euskal kultura herrikoiarekin batera, iparramerikar informalismoak eragina izan du bere obran, baita zen budismoaren estetikak, kaligrafiak bereziki.

Izura herriko Haize Berriko erakusgelan egongo da erakusgai uda guztian zehar.


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari