Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Izozkien zotzekin egindako zubi-maketa lehiaketa UPV/EHUko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan
Erabiltzailearen akzioak

Izozkien zotzekin egindako zubi-maketa lehiaketa UPV/EHUko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan

2011/04/12 - Unibertsitatea.net
Daniel Lopez irabazleak 6.000 zotz inguru erabili ditu zubi-maketa egiteko eta 250 ordutako lana eskatu dio. Aurreko edizioetako markak hautsi ditu bere ingeniaritza lanak 702 kilotako zama jasan duelako.

UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoak izozkien zotzekin egindako zubi-maketaren 10. edizioa antolatu du eta aurreko marka guztiak hautsi ditu irabazleak.

Bi kategoria bereiztu dira, funtzionaltasuna (erresistentzia eta eraikuntzaren diseinua) eta maketaren itxura. Daniel Lopez Eskola Teknikoko ikasleak lehenengo kategorian lehen saria eskuratu du eta bigarrenean berriz bigarren postua.

6.000 zotz inguru erabili ditu irabazleak eta 702 kiloko zama jasan du zubiaren maketak, inoiz lortutako markarik onena. Ingeniaritza lana gauzatzeko 250 ordu inguru egin du lan.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari