Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Kontrol elektronikoa, modelazioa, neurketa eta seinaleei buruzko IX. kongresua Mondragon Unibertsitatean

Dokumentuaren akzioak

Kontrol elektronikoa, modelazioa, neurketa eta seinaleei buruzko IX. kongresua Mondragon Unibertsitatean

2009/05/22 - Unibertsitatea.net

ECMS'09, kontrol elektronikoa, moderazioa, neurketa eta seinaleei buruzko IX. kongresua antolatzen ari dira hiru unibertsitate elkarlanean: Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa, Txekiar Errepublikako Liberec-eko Unibertsitate Teknikoa eta Toulouseko Paul Sabatier Unibertsitatea.

Doktoregaiei dago zuzenduta eta helburua da artikulu zientifikoak biltzea eta ingeniaritza eta zientziaren arloan jarduten duen komunitateari goi mailako kalitatezko foroa eskaintzea.

9. edizioa da aurtengoa eta uztailaren 8tik 10era egingo da Arrasateko Campusean. Informazio guztia ECMS'09n aurkituko duzu.