Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Itzulpengintzari buruzko bloga: 31 eskutik
Erabiltzailearen akzioak

Itzulpengintzari buruzko bloga: 31 eskutik

2012/11/13 - Unibertsitatea.net
Euskararen erabilerari buruzko testuak argitaratuz argibide didaktikoak proposatzea helburu duen egitasmoa dugu. Egunero testu bat, 31 partaideen eskutik, idazteko asmo dute.

EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) dago egitasmo kolektibo honen atzean. Izan ere, 31 eskutik talde lanean garatuko den blog kolektiboaren xedeak dira hausnartzea, ekarpenak egitea, proposamenak zabaltzea eta elkarrizketa sortzea.

Partaide bakoitzak nahi duen ikuspegitik jorratutako idatzia egingo du euskarazko testugintzaren inguruan "gogoeta labur bat egin, akats edo joeraren bat kritikatu, zerbait agerrarazi eta laudatu, erabileremu batean edo bestean arazotsu gertatzen diren hitz, esapide edo esaldi-moduak aipatu, ahozko hizkerako edo literaturako adibide edo baliabideren bat gogora ekarri…"

Hartara, arlo ezberdinetan lanean diharduten partaideak biltzea lortu dute, beste beste, irakaskuntzakoak, komunikabideetakoak, itzultzaileak, idazleak, ikertzaileak, hiztegigileak.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari