Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Itzulpen praktikak egiteko bekak zabaldu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak
Erabiltzailearen akzioak

Itzulpen praktikak egiteko bekak zabaldu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

2012/02/13 - Unibertsitatea.net
2011/2012ko ikasturtean Itzulpen eta Interpretazio Lizentziaturako ikasketak egiten ari diren edo aurreko ikasturtean ikasketak amaitu zituzten ikasle gipuzkoarrentzat bi beka emateko deialdia zabaldu du.

Gaur, otsailaren 13an, argitaratu den Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean zabaldu da Foru Aldundian itzulpen praktikak egiteko bi bekentzako deialdia:

  • Eskaerak aurkezteko epea 2012ko maiatzaren 17tik ekainaren 15era artekoa da.
  • Praktikak uztailaren 1etik irailaren 30era egingo dira, 250 orduko iraupena izango dute eta 2.750 € zenbatekoa izango dute.

Deialdiaren oinarriak eta eskaerak egiteko dokumentazioa Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiaren webgunean.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari