Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Irudimena diru-iturri nagusia
Erabiltzailearen akzioak

Irudimena diru-iturri nagusia

2012/05/02 - Unibertsitatea.net
Gobernuak eskaintzen dituen diru-laguntzak gero eta eskasagoak dira. Ondorioz, irudimena bilakatu da diru-iturri nagusia.

Krisi garaietan murrizketa ugari ematen dira, batez ere kultur alorretan. Eskainitako diru-laguntzak oso eskasak edo galduak dira. Izan ere, Administrazioak baztertzen dituen lehendabizikoak baitira. Horri aurre egiteko, kultur sortzaileak finantziazio bide berriak bilatzeari eki diote eta horretarako euren irudimenaz baliatu dira. Nicolas Ocio eta Sara Iñiguez dugu honen adibide.

Nicolas Ocio lanbidez lorezaina da baina labur-metrailak egitea gustuko du. Barkatu! da bukatu berri duen film laburra, eta liburuen salmenta izan du hau gauzatzeko diru-iturri. 15.000 liburu bildu eta liburuaren egunean, apirilaren 23an, saldu zituen. Lortutako diruarekin bere proiektua aurrera eramatea lortu zuen. “Jabeek botatzeko zituzten liburuak bildu eta erabilgarritasun berri bat emateaz gain, proiektua ordaintzeko behar besteko dirua lortu nuen” adierazi zuen Ociok. “Guztiok garaile” irten zirela gaineratu zuen Barkatu! labur-metrailaren egileak.

Sara Iñiguez “Rubia” taldeko abeslaria da. Disko berria kaleratzea zen bere helburua baina horretarako 4.000 euro behar zituen. Nola lortu diru kopuru hori? Berak galdera horri erantzuna aurkitu zion Verkami plataforman. 40 eguneko epean jendeak dohaintzak egiteko aukera zuen web orri honetan eta halaxe egin zuten. Sara Iñiguez ezezagunek emandako diru-laguntzei esker diskoa kaleratzea lortu zuen.

Bi artista hauek ideiak eta ilusioa zuten eta hori lortzeko gogotsu aritu ziren. Kultur alorretan murrizketak ematen hasi diren garaian, irudimena bilakatu da diru iturri.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari