Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Irrati-astronomia zer den erakusteko saioa antolatu du UPNA/NUPek asteazkenean
Erabiltzailearen akzioak

Irrati-astronomia zer den erakusteko saioa antolatu du UPNA/NUPek asteazkenean

2014/11/24 - Unibertsitatea.net
Interesa duen orori irekitako ekitaldia da eta astronomiaren esparru honek egiten dituen lanen berri ematea da asmoa.
Irrati-astronomia zer den erakusteko saioa antolatu du UPNA/NUPek asteazkenean

Irudia: www.unavarra.es

Irrati-astronomiaren alorrak zein lan egiten dituen jakinarazteko saioa antolatu du UPNA/NUPek asteazkenean.

Irrati-astronomiak unibertsoko objektuen erradiazio elektromagnetikoa neurtzen du. Galaxien irudiak eskuratu, meteoritoak atzeman, aurora borealek sortzen dituzten soinuak jaso... hauek dira astronomiaren esparru honek ematen dituen aukeretako batzuk.

Saioan, irrati-astronomian datuak nola eskuratzen diren erakutsiko da, jasotzen diren irudiak ere erakutsiko dira eta fenomeno hauen grabaketak entzuteko aukera egongo da.

Hitzaldi sorta Carlos Saenz Gamasak (UPNA/NUPeko Fisika Aplikatuko irakaslea), José Javier Vesperinasek (UPNA/NUPeko ikertzailea) eta David Vesperinas astrofisikariak emango dituzte.

Ekitaldia UPNA/NUPen izango da, azaroaren 26an (asteazkena), arratsaldeko 19.00etan.

(Iturria: UPNA/NUP)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari