Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Irantzu del Portillok irabazi du MUko Euskarazko Proiekturik Onena Saria

Dokumentuaren akzioak

Irantzu del Portillok irabazi du MUko Euskarazko Proiekturik Onena Saria

2011/12/01 - Unibertsitatea.net
Mondragon taldeak ematen duen "Euskarazko Proiekturik Onena Saria" Psikopedagogian Lizentziatua den Irantzu del Portillok irabazi du, "Erresilientzia goiztiarra haurraren garapenean", lanarekin.

Mondragon Unibertsitateak karrera amaierako proiektuetan euskararen erabilera sustatzeko, Mondragon Korporazioarekin batera, Euskarazko Proiekturik Onena Saria sortu zuen martxoan. Izan ere, unibertsitatean urtero 300 bat proiektu aurkezten dira baina hauetatik 80 bat dira soilik euskaraz egiten direnak.

Mondragon Korporazioan karrera amaierako lana euskaraz egin duten MUko ikasleek hartu dute parte eta irabazlea Irantzu del Portillo izan da: "Erresilientzia goiztiarra haurraren garapenean" lanarekin. 2.000 eurorekin saritu dute eta sari banaketa abenduaren 3an egingo da, Euskararen Nazioarteko Egunean.