Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Irakasleen irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko inkesta

Dokumentuaren akzioak

Irakasleen irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko inkesta

2015/12/10 - Unibertsitatea.net
Irakasleen irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko inkesta jarri du martxan Nafarroako Unibertsitate Publikoak.

Abenduaren 10ean hasi eta 22ra bitartean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek irakasleen irakaskuntza-jarduera ebaluatzeko inkestan parte hartzeko aukera dute. Ikastegi bakoitzean ematen den irakaskuntzaren kalitatearen inguruan informazioa biltzea litzateke ekimen honen helburua. 

Inkesta betetzea borondatezkoa da eta NUPren webgunearen bidez edota NUP Inkestak deituriko gailu mugikorretarako aplikazio baten bitartez burutu daiteke. Inkesta honen bitartez, ikasleek irakasleak igorritako irakaskuntzaren plangintza,  garapena eta emaitzal aztertzen dira, besteak beste.

Hemen duzue jatorrizko albistea irakurgai: NUP Inkestak.