Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Irailera arte!
Erabiltzailearen akzioak

Irailera arte!

2018/06/22 - Unibertsitatea.net
Bueltan gainera proiektu eder batekin itzuliko gara... Azaroaren 20an "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia) lehiaketaren 4. edizioa antolatuko dugu.

 

Udak ateak ireki eta guk irailera arte itxi... ;-)

Bukatu da ikasturtea eta hilabete hauetan batutako uzta kuxkuxeatzeko aukera hortxe duzue: euskal ikertzaileei eginiko elkarrizketak, Elhuyarrek antolatutako eta guk kolaboratutako Zientzia Azokako gaztetxoek eta ikertzaileek elkarlanean bizitako esperientziak, UEUk sustatu duen Artizarra egitasmoko kideen motibazioak...

Honez gain martxan eta zuen esku jarraituko dute atariko beste atal batzuk: iragarkiak, apunteak, Blogak... Gainera kontuan hartu pil-pilean egongo dela UEU365 bloga, bertatik egingo dute eta hastear dauden UEUren Udako Ikastaroen jarraipena.

Bueltan gainera proiektu eder batekin itzuliko gara... Azaroaren 20an "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia) lehiaketaren 4. edizioa antolatuko dugu!! Apuntatu agendan!

Irailera arte!

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari