Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ipar hemisferioko irrati-teleskopio indartsuena martxan jarri dute Frantziako Alpeetan

Dokumentuaren akzioak

Ipar hemisferioko irrati-teleskopio indartsuena martxan jarri dute Frantziako Alpeetan

2018/09/20 - Unibertsitatea.net
Lehenengo faseko lanak amaitu dituzte irailean eta dagoeneko martxan dira 15 metroko diametroa duten 10 antena.

Frantziako Alpeetan kokatuta dago ipar hemisferioko irrati-teleskopio ahaltsuena: Noema.

Proiektua 2021. urtean bukatuko dute baina lehenengo faseko lanak aste honetan amaitu dituzte. Hori dela eta, martxan daude dagoeneko 15 metroko diametroa duten 10 antena.

Noemak unibertso hotza ikertzeko aukera emango du zero absolutura hurreratzen diren tenperaturetan (-273,5 °C). Honek izarrarteko hauts lainoek ezkutatzen dituzten zeruko gorputzak atzemateko aukera emango du.

Gure galaxiaren erdiguneko zulo beltzaren lehen irudia sortu nahi duen ekimen baten barruan ere kokatuko da teleskopioa.

Iturria: SINC