Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Inurri multzoen mugimendua aztertu du Alemaniako ikerlari talde batek

Dokumentuaren akzioak

Inurri multzoen mugimendua aztertu du Alemaniako ikerlari talde batek

2015/05/08 - Unibertsitatea.net
Intsektu hauen higiduraren inguruko ondorio harrigarriak atera ditu Alemaniako ikerketa talde batek.

Inurri multzoen higidura aztertu berri du Alemaniako ikerlari talde batek, gainera, ondorio garrantzitsuak atera dituzte. Ikerketaren helburua, inurrien logika ulertu eta gizakiongan ezartzea litzateke.

Ondorioetako bat, habiatik elikagaiak dauden lekura joateko abiadura alderantzizko bidea egiteko baino %50 geldoagoa dela da. Horretaz aparte, ikertu dutenaren arabera, zenbat eta inurri gehiago joan ibilibidean, azkarrago mugitzen dira. Gainera, bi inurrik topo egiten badute, momentu hori informazio-trukea egiteko aprobetxatzen dute.

Elikagaia aurkitu bitartean izaten duten abiadura konstantea izaten da, baina behin janaria atzemanda, habiako elementu guztiak helburu berberarekin hasten dira lanean. Lehen banatuta zegoen troplea berriro ere batu eta ezagutzen ez den logika bat aplikatzen hasten dira.

The Science of Nature aldizkarian argitaratu dute ikerketa eta ikertzen jarraitzen dute inurrien estrategien inguruan gehiago jakiteko.