Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Internetera sarbidea garapen bidean dauden herrialdeentzat

Dokumentuaren akzioak

Internetera sarbidea garapen bidean dauden herrialdeentzat

2016/01/15 - Unibertsitatea.net
"Basic Internet" proiektuaren bidez, Internetera sarbidea eman nahi zaie garapen bidean dauden herrialdiei; hain zuzen, hezkuntza eta osasuneko edukietara.
Internetera sarbidea garapen bidean dauden herrialdeentzat

Basic Internet ekimenaren bilera. ARGAZKIA: Mondragon Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitateak Basic Internet proiektuarekin bat egin du Osloko Unibertsitatearen lankidetza abiatuta. Ekimen hau, orain dela bi urte sortu zen Kjeller-en (Norvegia) -Josef Noll eta Vidar Sannerhaugen irakasleak izan ziren sustatzaile nagusiak-. Ondoren, 2014. urte amaieran eratu zuten Basic Internet fundazioa; bereziki, hezkuntza, osasuna eta ahalduntzearekin lotutako egitasmoei laguntzeko. Irabazi asmorik gabeko fundazio honek, dagoeneko, hainbat proba pilotu egin ditu, momentu honetan Kinsasha-ken (Kongo) martxan dagoena bezalakoak.

Bide horretan, Mondragon Unibertsitatea ere batu da garapen bidean dauden herrialdeei Internet sarbidea ahalbidetzeko proiektura. Aste honen hasieran, urtarrilaren 12an eta 13an, Osoloko Unibertsitateko Wireless Network eta segurtasuna arloan irakaslea den Josef Nollekin batera lan bilera bat egin zuten Goi Eskola Politeknikoko Telematika arloko ikertzaileek, azken horiek izango baitira Basic Internet proiektuari laguntza teknikoa emango diotenak.