Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Nerabezaroaurreko gazteek egiten duten Interneten eta sare sozialen erabilerari buruzko doktorego tesia egin du Itziar Irazabalek
Erabiltzailearen akzioak

Nerabezaroaurreko gazteek egiten duten Interneten eta sare sozialen erabilerari buruzko doktorego tesia egin du Itziar Irazabalek

2013/09/11 - Unibertsitatea.net
11 urte inguruko neska-mutilen arteko hamarretik bat ezagutzen ez dituen lagun birtualekin erlazionatzen da, eta kasuen % 5,6tan hitzordu fisikoa egin dute ezezagunekin.
Nerabezaroaurreko gazteek egiten duten Interneten eta sare sozialen erabilerari buruzko doktorego tesia egin du Itziar Irazabalek

Irudia: UPNA/NUP

Itziar Irazabal Zuazuak nerabezaroaurreko gazteek egiten duten Interneten eta sare sozialen erabilerari buruzko doktorego tesia egin du: "Interneten arrisku portaeren prebentzio programa baten eraginkortasunaren ebaluazioa: azterlan bat Nafarroako Lehen Hezkuntzako 6. mailako nerabezaroaurreko gazteekin".

Azteketan 10 eta 12 urte arteko 364 nerabezaroaurreko gaztek parte hartu dute eta egilearen iritziz alarma pizteko hainbat portaera atzeman ditu. Hona hemen azterketaren emaitzetako batzuk:

  • Neskek Internet sare sozialetan sartzeko (posta elektronikoa, sare sozialak, etab.) erabiltzen dute batik bat.
  • Mutilek beste erabilera bat ematen diote Interneti, adibidez, on line jokoetan sartzeko.
  • Kasu gehienetan Internetera konexioa etxean eta bakarka egiten da, gurasoen inolako kontrolik gabe.
  • Parte hartu duten 10 ikasleetatik bat ezagutzen ez dituen lagun birtualekin erlazionatzen da sarearen bidez. Portaera hau mutilengan ematen da bereziki. Gainera, kasuen % 5,6tan hitzordu fisikoa egin dute ezezagunekin.
  • Jazarpen zibernetikoaren gaiaren inguruan aurkitu diren datuak asaldagarriak dira egilearen arabara. Honela, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen %12a baino gehiagok sarea erabili du beste ikaskide batzuk iraintzeko, %13ak baino gehiago beste batzuen irainen biktima zuzena izan da eta % 9 baino gehiagok posta elektroniko bidezko mehatxuak jaso ditu.

 

Emaitzak ikusita azterketan parte hartutako ikasleekin IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) baliabideen erabilera segurua eta arduratsua egiteko prebentzio programa garatu zuen.

Emaitzek erakutsi dute ikastaroaren ostean ikasleak Interneten dauden arriskuez hobeki jabetzen direla, kezka handiagoa dutela jazarpen kasuen aurrean (beraiengana zuzenduak edo beste batzuengana zuzenduak izan), malezia handiagoa pribatutasunarekin lotutako gaietan eta kontzientzia handiagoa ospearen gaiari dagokionez.

(Albistearen iturria: UPNA/NUP)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari