Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Interneteko arrisku bat baino gehiago jasan ditzakete gazteek aldi berean

Dokumentuaren akzioak

Interneteko arrisku bat baino gehiago jasan ditzakete gazteek aldi berean

2019/01/08 - Unibertsitatea.net
UNIReko Ziberpsikologia taldeak egin du ikerketa Deusto Stress Reasearch-ekin elkarlanean.
Interneteko arrisku bat baino gehiago jasan ditzakete gazteek aldi berean

(Irudia: CCO Creative Commons. Iturria: Pixabay)

UNIReko Ziberpsikologia taldeak Interneteko arriskuak nola ematen diren eta gazteei nola eragiten dieten ikertu du Deusto Stress Reasearch-ekin elkarlanean.

Interneten gazteen aurkitu ditzaketen arriskuak hainbat direla diote ikertzaileek: ziberjazarpena, bikoteen artean ematen den ziberabusua, sexting-a (hirugarrenei sexu edukiak bidaltzea), online grooming-a (sarea erabilita adin nagusikoak adin txikikoengana sexu arrazoiengatik hurreratzea) edo Interneten erabilera txarra bera.

Ikerketa 2017ko abendutik 2018ko apirilera bitartean egin zen eta guztira 11-21 urte bitarteko 22 ikastetxetako 3.212 ikaslek hartu zuten parte. Ikerketak Interneteko arriskuak zehazteaz gain, zera erakutsi du, arrisku hauek aldi berean eman daitezkeela. Honela, bakarrik ematen den arrisku ohikoena ziberjazarpena dela ikusi da (%30) eta bigarren ohikoena berriz (%8) lineako grooming-a dela. Bi arrisku batera ematen diren kasuetan, ziberjasarpena eta online groominga izaten dira nagusiki (%12), baita ziberjazarpena eta sexting-a (%5). Hiru arrisku konbinatzen direnetan berriz, nagusiki ziberjazarpena, sexting-a eta grooming-a izaten dira (7%) eta 5% batean ziberjazarpena, bikotearen ziberabusua, sexting-a eta grooming-a konbinatzen dira.

Ikerketaren berri hemen izan dugu Deustuko Unibertsitatea.