Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Interferentziak deuseztatzeko ikusezintasun-kapak
Erabiltzailearen akzioak

Interferentziak deuseztatzeko ikusezintasun-kapak

2017/12/14 - unibertsitatea.net
NUPeko Bakhtiyar Orazbayev fisikariak (Karagandy, Kazakhstan, 1988), bi kapa mota garatu ditu bere doktore tesian, metamaterialetan oinarrituta.
Interferentziak deuseztatzeko ikusezintasun-kapak

Argazkia: NUP

NUPeko Bakhtiyar Orazbayev fisikariak (Karagandy, Kazakhstan, 1988), bi ikusezintasun-kapa mota garatu ditu bere doktore tesian. Bata baliagarria da sentsoreak eta antenak ezkutatzeko eta, beraz, interferentziak deuseztatzea lortzeko. Izan ere, horrek komunikazio-sistemen errendimendua hobetuko du. Beste kapa  ingurune difusoetan aplikatu daiteke, giza ehunetan esaterako; eta hori interesgarria da biologiarako eta medikuntzarako. Metamaterialetan oinarritu da horretarako. Egitura artifizialak dira metamaterialak, naturan bertan ez dauden ezaugarriak dituztenak.  Bikain “cum laude” kalifikazioa lortu Orazbayev-ek bere lanarekin.

“Ikusezintasun-kapak baliagarriak izan daitezke, besteak beste, objektuak gure begien aurretik ezkutatzeko, zientzia-fikziozko filmetan gertatzen den bezala, adibidez —azaldu du Orazbayevek—. Elkarrengandik oso hurbil dauden antenen kasuan, interferentziak sortzen dira. Alabaina, antenen inguruan metagainazal batean oinarritutako ikusezintasun-kapa mehe bat ipinita horiek ikusezin bihurtzen badira, seinaleak argiagoak izango dira; antena horiek ez dituztelako besteak ‘sentituko’ eta interferentzia gutxiago egongo direlako”.

Argi difusorako erabil daitekeen kaparen diseinua dela eta, esan bezala biologiarako zein medikuntzarako baliagarria da."Kirurgia-operazio batean, paziente baten gorputzean dagoen objektu bat ezkutatu liteke, hala nola bisturi bat; zirujauak organoa oztoporik gabe ikusi ahal izateko eta ebakiduren zehaztasuna hobetzeko. Gainera, kapa hau lagungarria izan daiteke lainopean objektuen arteko distantzia neurtzeko ere, haien artean elementuren batek oztopo egiten duenean”.

Iturria: NUP

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari