Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Inor ez azterketengaitik
Erabiltzailearen akzioak

Inor ez azterketengaitik

2007/01/18 - unibertsitatea.net
NUPen atzo "Antsietatea azterketetan nola gainditu" hitzaldira ez zen inor azaldu.

Badirudi ikasle guztiak buru belarri ari direla azterketetarako ikasten. Horren adibide garbia NUP da.

Atzo arratsaldean Nafarroako Unibertsitate Publikoak antsietateari aurre egiteko medotoei buruzko hitzaldia eman behar zuen, baina ezinezkoa izan zen. Ez baitzen inor azaldu hitzaldia entzutera.

Antolatzaileen ustetan ikasleak oso estresatuta dabiltza eta ez zuten denborarik hartu hitzaldira joateko, azterketak astelehenean hasten baitira. Hitzaldia Marta Aristuk eman behar zuen eta berak beste azalpen bat bilatu dio: "joan den hiruhilekoan beste antzeko bi  hitzaldi antolatu ziren, oso jendetsuak izan zirenak, horregatik pentsatzen dut eskaria asetua geratu zela".


Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari