Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ingumak, euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-baseak, bere webgunea berritu du

Dokumentuaren akzioak

Ingumak, euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-baseak, bere webgunea berritu du

2014/02/03 - Unibertsitatea.net
Ingumak gaur egun 34.500 erregistrotik gora ditu katalogatuta eta hauek modu errazean erabiltzaileen eskura jartzeko bitartekoei eman diete garrantzia webgunea berritzerako orduan.

Unibertsitate mailako euskarazko produkzio zientifiko-intelektuala jasotzeko sortu zuen UEUk Inguma 2000. urtean.

Hori dela eta, azken 40 urteetako unibertsitate mailako euskarazko produkzioa jasotzen du mota ezberdinetako produktuak kontuan hartuta. Une honetan datu hauek jasotzen ditu Ingumak:


* Idatzizko erreferentziak guztira 20.040. Hauetatik:

  • Egileak: 8.300
  • Artikuluak: 12.384
  • Liburuak: 1.910
  • Itzulpenak: 688
  • Aipuak, liburu atalak eta hitzaurreak: 4.503
  • Ikerkuntza-proiektuak: 93
  • Doktorego-tesiak: 462

* Ahozko erreferentziak guztira 14.524. Hauetatik:

  • Ikastaroak: 1.520
  • Hitzaldiak: 8.307
  • Irakasgaiak: 4.697


Informazio aberatsa eta erabilgarria dudarik gabe eta hau guztia erabiltzaileei ahalik eta modurik errazenean eskuratzeko webgunearen disinua eraberritu du.

Diseinu sinplea, berritzailea eta erabilerrazaren aldeko apostua egin du Ingumak. Erabat aldatu du orriaren planteamendua eta orain, bilaketa kutxatilak hartu du protagonismoa, hori da eta azken batean atariaren funtzioa: bertan katalogatutako informazio guztia erraz erabiltzailearen esku jartzea.

Honez gain, orain arteko Ingumaren logoa ere aldatu egin dute eta aro berri honetan bilgune irekiaren izaera islatu nahi duen irudiarekin identifikatuko dugu.

Azkenik, jakizue Ingumak, webguneaz gain, badituela sarean beste bi erreferentzia-gune: Unibertsitatea.net atariko Ingumak Laborategian bloga eta @Ingumakeriak twitter kontua.