Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ingumak, Euskal komunitate zientifikoaren datu-baseak, bloga sortu du: Ingumak laborategian

Dokumentuaren akzioak

Ingumak, Euskal komunitate zientifikoaren datu-baseak, bloga sortu du: Ingumak laborategian

2011/02/09 - Unibertsitatea.net
UEUren Inguma Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-baseak eguneroko lanen berri emateko "Ingumak laborategian" bloga sortu du. Bertan, Pruden Gartzia, Iñaki Alegria, Karmele Artetxe, Iosu Ziordia eta Uxune Martinez arituko dira.

Inguma Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basea da eta badira 10 bat urte UEUk sortu zuela. Euskarazko goi-mailako produkzio zientifikoa biltzen aritu dira urte hauetan eta egunerokotasunean lantzen dituztenen berri emateko sortu dute bloga: Ingumak laborategian.

Bertan boskotea arituko da: Pruden Gartzia (Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekako zuzendaria), Iñaki Alegria (EHUko IXA Taldeko kidea), Karmele Artetxe (Historian doktorea eta ikertzailea), Iosu Ziordia (Ingumako katalogazio arduraduna) eta Uxune Martinez (UEUn dokumentazio arduraduna).

Dagoeneko hainbat artikulu argitaratu dituzte:

Jarraitu gora-behera guztiak Unibertsitatea.net atariko Ingumak laborategian blogean.