Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ingrid Betancourt-ek Universidad de Navarrako liburutegian bilatu du bere tesirako informazioa

Dokumentuaren akzioak

Ingrid Betancourt-ek Universidad de Navarrako liburutegian bilatu du bere tesirako informazioa

2013/05/08 - Unibertsitatea.net
Teologiaren eta politikaren arteko loturaren gaineko hausnarketa da tesiarekin landu nahi duena, bereziki Latinoamerikakoa.

Ingrid Betancourt-ek Universidad Navarrako liburutegia bisitatu du Oxford-eko Unibertsitatean egiten ari den informazioa eskuratzeko.

Teologiari buruzko tesia da Betancourt egiten dabilena eta bereziki 60. hamarkada amaieran eliza katolikoak Argentinan aurrera eramandako mugimendu berezi bat da interesatzen zaiona: "Hirugarren Mundurako Apaizen Mugimendua". Honela, teologiaren eta politikaren arteko loturaren gaineko hausnarketa da tesiarekin landu nahi duena, bereziki Latinoamerikakoa.

Politikari kolonbiarra da Betancourt eta bereziki ezaguna egin zen FARC-ek bahituta izan zuelako 2002 eta 2008 urteen artean.