Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Ingeniosus" lehiaketaren deialdia egin du Lea Artibai Ikastetxeak

Dokumentuaren akzioak

"Ingeniosus" lehiaketaren deialdia egin du Lea Artibai Ikastetxeak

2011/02/01 - Unibertsitatea.net

Markinako Lea Artibai Ikastetxeak Euskal Herriko Batxilergoko eta Goi Mailako prestakuntza zikloetako ikasleei zuzendutako Ingeniosus lehiaketaren deialdia egin du aurten ere.

Internet bidezko lehiaketa honekin lortu nahi da gazteei ingeniaritza eta zientziak beste ikuspuntu praktiko eta errazago batetik aurkeztea eta horretarako 3 fasetan banatutako frogak prestatu dituzte:

    • 1. fasea (otsailak 14-martxoak 4): Bideo bat ikusi ondoren 4 galdera erantzun behar dira, zailtasun maila txikikoak.
    • 2. fasea (martxoak 6-apirilak 1): Bideo bat ikusi ondoren 4 galdera erantzun beharko dira, zailtasun maila ertainekoak.
    • 3. fasea (apirilak11-maiatzak6): Idazlan txiki bat egin behar da, gehienez 500 hitzekoa.

Lehiaketaren gaineko informazio gehiago (oinarriak, opariak...) Ingeniosus gunean duzu.