Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian INGENIOSUS lehiaketa jarri du martxan Lea Artibai Ikastetxeak

Dokumentuaren akzioak

INGENIOSUS lehiaketa jarri du martxan Lea Artibai Ikastetxeak

2007/02/01 - Unibertsitatea.net
Batxilergoko eta Goi Mailako prestakuntza zikloetako ikasleei zuzenduta dago lehiaketa.

Ingeniosus, Markinako Lea Artibaiko Unibertsitate Ikasketak antolatu duen lehiaketa da. Internet bidez parte hartu behar da Lea Artibaiko Unibertsitate Ikasketen web gunean sartuta, eta otsaileko, martxoko eta apirileko lehenengo egunetan hasiko diren 3 fase gainditu beharko dira.

Sari ugari daude parte hartzaileentzat, besteak beste lau pertsonentzako Londreserako bidaia, erlojuak, kamisetak, USB memoriak...