Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ingeniaritza eta generoari buruzko mintegia gaur Deustuko Unibertsitatean
Erabiltzailearen akzioak

Ingeniaritza eta generoari buruzko mintegia gaur Deustuko Unibertsitatean

2012/01/20 - Unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitateko ingeniaritza fakultateak Remedios Zafra ikerlari eta irakaslearekin elkarlanean “Her techno h(j)obby” proiektua kudeatzen du. Proiektu honen helburu nagusia emakumeen bokazioak ikasketa eta ikerketa teknikoetara bideratzea da.

Mintegi honetan zientzia, teknologia, eta generoaren inguruko ikertzaileek parte hartuko dute, hala nola, Eulalia Pérez Sedaño (CSIC), Mercedes López-Sáez (UNED) eta María Silvestre (Emakunde).

 

Helburuen artean, emakumeek zientzia eta teknologiaren historian egin duten lana ikustaraztea dago. Bestalde, gaiarekin lotuta dauden arazoak identifikatu eta horiek gainditzeko dauden aukerak aztertzeko elkargune ere izan nahi du mintegi honek.

 

Informazio osoa eta egitaraua: hemen.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari