Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bilboko ingeniaritza eskolaren gainean ezarriko dute behatoki astronomikoa

Dokumentuaren akzioak

Bilboko ingeniaritza eskolaren gainean ezarriko dute behatoki astronomikoa

2009/07/02 - Unibertsitatea.net

Bilboko Ingeniaritza Eskolaren gainean EAEko behatoki astronomiko handiena ezarriko dute hilabete pare bat barru.

Aula EspaZio Gela proiektuaren barruan kokatzen da eta helburua da bertatik espazioko teknologia eta zientzietan adituak izango diren profesionalak formatzea.

Teleskopioak 50 zentimetroko diametroa izango du eta 3,5 metroko diametroa duen kupulak babestuko du.

Agustín Sánchez Lavega astrofisikariak zuzenduko du eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuko du 2012a arte 655.000€rekin.