Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Informatikari Euskaldunen Bilkura maiatzaren 12an ospatuko da Donostian

Dokumentuaren akzioak

Informatikari Euskaldunen Bilkura maiatzaren 12an ospatuko da Donostian

2011/01/10 - Unibertsitatea.net
UEUko Informatika Saila ari da bilkuraren 8. edizioa antolatzen.

UEUko Informatika Saila Informatikari Euskaldunen VIII. edizioa antolatzen ari da.

Aurtengo gaia Gizarte-sareak dira eta arlo horretan izandako esperientziak edo euskaraz garatutako softwareak aurkezteko gonbitea luzatu dute. Laburpenak bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 28a izango da.

Maiatzaren 12an ospatuko da jardunaldia eta ekitaldirako sortu duten blogean aurkituko duzu informazio guztia: IEB2011: Gizarte sareak.