Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Informatikari Euskaldunen Bilkurak telefonia izango du ardatz
Erabiltzailearen akzioak

Informatikari Euskaldunen Bilkurak telefonia izango du ardatz

2013/01/16 - Unibertsitatea.net
Maiatzaren 9an ospatuko da Informatikari Euskaldunen Bilkura eta aurtengo gai nagusia telefonia izango da. Esparru honetan izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea da helburua eta horretarako deialdia zabaldu dute.

UEUko Informatika Saila maiatzaren 9an ospatuko den 9. Informatikari Euskaldunen Bilkura prestatzen hasi da.

Edizio honetako gai nagusia telefonia izango da eta besteak beste gai hauek landu nahi dira: sakelako telefonoen erabilerak, smartphone-etarako aplikazioen programazioa, IP telefonia, mezularitza, geolokalizazioa, web-zerbitzuen erabilera eta euskaraz dauden aplikazioak.

Arlo hauetan izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea da helburua eta horretarako deialdia ireki dute. Beraz, parte hartu nahiko bazenu bidali zure aurkezpena otsailaren 11a baino lehen.

Bilkuraren gaineko gora-beherak Informatikari Euskaldunen Bilkura, IEB2013: Telefonoak eta informatika blogean jarraitu ditzakezu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari