Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Informatikari Euskaldunen Bilkurako hizlariei elkarrizketak

Dokumentuaren akzioak

Informatikari Euskaldunen Bilkurako hizlariei elkarrizketak

2011/04/29 - Unibertsitatea.net

Informatikari Euskaldunen Bilkura, IEB, ospatuko da datorren maiatzaren 12an, Donostian. UEUko Informatika Sailak antolatu du eta aurtengo gaia Gizarte-sareak dira.

Egitaraua prest dago eta bertako hizlarietako batzuei elkarrizketak egiten ari dira ueu365 blogean. Oraingoz IEBn parte hartuko duten bi hizlarik aurreratu dute bilkurako beraien hitzaldien nondik norakoak: IƱaki Lakarrak (Lineako ospea) eta Joseba Martosek (guifi.net fundazioa).