Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UPNA/NUPeko ikasle batek Androiderako jokoa sortu du haurrei euroak erabiltzen erakusteko
Erabiltzailearen akzioak

UPNA/NUPeko ikasle batek Androiderako jokoa sortu du haurrei euroak erabiltzen erakusteko

2013/03/27 - Unibertsitatea.net
Erabiltzaile hauen zailtasunik handienak txanponak eta billeteak bereiztea, produktu bat txanpon-kopuru jakin batekin erosi dezaketen jakitea eta produktua erosi eta gero dagokien "atzerako dirua" kalkulatzea dira egilearen ustetan. Hauei irtenbide bat emateko sortu du bideojokoa.
UPNA/NUPeko ikasle batek Androiderako jokoa sortu du haurrei euroak erabiltzen erakusteko

Irudia: Google Play

Asier Alejo UPNA/NUPeko Informatika Ingeniaritzako Teknikoko ikasleak Android gailu mugikorrentzako joko interaktiboa sortu du haurrei dirua zenbatzen erakusteko.

Down sindromedun pertsonek billeteak eta txanponak erabiltzeko dituzten zailtasunez ohartuta hasi zen erreminta diseinatzen baina laster ohartu zen gailua beste erabiltzaile batzuentzako ere interesgarria zela; bereziki 6-10 urte bitarteko haurrentzat.

Erabiltzaile hauen zailtasunik handienak txanponak eta billeteak bereiztea, produktu bat txanpon-kopuru jakin batekin erosi dezaketen jakitea eta produktua erosi eta gero dagokien "atzerako dirua" kalkulatzea dira egilearen ustetan.

Beraz, bideojokoa zailtasun hauei irtenbide bat emateko diseinatu du eta aukera ematen du sal-erosketak benetako produktuekin egiteko denda birtual baten jabearen aurrean edo dirua itzultzen duen makina automatiko baten aurrean. Honez gain, jokalariak billeteak eta txanponak kutxa erregistratzailera arrastaka eraman behar ditu edo makina automatikoaren zirrikitutik sartu.

Jokoa doan eskuratu daiteke Google Play-n: Aprende a Contar Dinero (Euros)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari