Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Informatika eta emakumea" mahai ingurua

Dokumentuaren akzioak

"Informatika eta emakumea" mahai ingurua

2007/07/09 - Unibertsitatea.net
UEUren Eibarko udako ikastaroen baitan "Informatika eta emakumea" mahai ingurua egingo da.

Informatika ikasketak gero eta neska gutxiagok egiten zituztela ohartuta emakume talde batek e-makumeak taldea sortu zuen.

Taldeak DVDa argitaratu du. Bertan informatikako ikasketak aurkezten dira, informatikan eragin handia izan duten emakumeen historia azaltzen da eta emakumezko informatikariei egindako elkarrizketak erakusten dira.

Honetaz arituko dira bihar uztailak 10 Eibarko Markeskoa Jauregian arratsaldeko 16.30etan egingo den mahai inguruan.

Sarrera irekia izango da.