Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Industria Ingeniariei zuzendutako Fuentes Dutor Beka aurkeztuko da gaur

Dokumentuaren akzioak

Industria Ingeniariei zuzendutako Fuentes Dutor Beka aurkeztuko da gaur

2013/02/14 - Unibertsitatea.net
Beka Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak (COIINA) eta UPNA/NUPek antolatzen dute industria ingeniaritzari lotutako proiektuak, azterketak eta ikerketak bultzatzeko.

Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak (COIINA) Fuentes Dutor Bekaren 15. edizioa aurkeztuko du gaur.

Industria ingeniariei zuzendutako beka da eta esparru horrekin lotutako proiektuak, azterketak eta ikerketak bultzatzea da helburua. Bekak urte bateko iraupena du eta irabazleak 7.800 euro gordin jasoko ditu.

Eskaerak otsailaren 28a arte jasoko dira eta informazio gehiago Fuentes Dutor Bekaren gunean aurkituko duzu.